"Hiria ez zaigu agortzen!" ikastaroa, Maider Oleagarekin

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko urriaren 13(e)tik 2025(e)ko urriaren 24(e)ra
  • "Hiria ez zaigu agortzen!" ikastaroa, Maider Oleagarekin

Zinemagintzan kokalekuak funtsezkoak dira. Horien aukeraketa ez da soilik erabaki funtzionala, kontatu nahi den istorioaren eta zinemagilearen ikuspuntuaren islak baitira. Horregatik, ikastaro honetan lokalizazioen aukeraketa egiteko gakoak eskainiko dira.

Programa

Hiria miatzen ikasiko dute parte-hartzaileek zinemagilearen begi eta belarriekin.
Hiria zeharkatuko dute lokalizazio esanguratsuak aurkitzeko.
Hainbat film zati ikusi eta aztertuko dituzte kokapenen ikuspuntutik.
Zinemagilearen begiradaren eta kokapenen arteko harremana aztertuko dute.
Praktika gisa, ikus-entzunezko postalak eraikiko dituzte. Irudi eta soinuz sortutako gutunak, norbaiti zuzendutakoak eta hirian filmatuak.


Laburrean

Non