Bilboko Udalak antolatzen duen BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren XXVII. edizioa urriaren 16tik 26ra bitartean ospatuko da. Egun horietan bertaratzen diren ikusleek Euskadiko lau estreinaldi, Europa mailako estreinaldi bat eta hiru erabateko estreinaldi ikusteko aukera izango dute.
Antzerkiarekiko eta dantzarekiko hitzordurik berrienak La Fundición, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Kupula Aretoa bezalako espazioetan gozatu ahal izango dira. Aurten ere San Frantziskoko Udaltegia ere eszenatokia izango da.
BAD Bilbao proposamen eszeniko berritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia da Euskadin, eta hizkuntza berrien aldeko apustua egiten du, eszena harritzeko eta publikoari hurbiltzeko. Baina Jaialdiak ez ditu ikuskizunak bakarrik hartuko, “La transición profesional en la danza” jardunaldi profesionalak ere antolatuko baitira, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak antolatuta, BAD Bilbaorekin lankidetzan. Topaketak urriaren 24an, ostiralean, egingo dira, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:30era, San Frantziskoko Udaltegian.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundutako doako jardunaldia da eta izena emateko epea urriaren 21ean amaituko da info@addedantza.org helbide elektronikora mezu elektroniko bat bidalita. Topaketa TRANSIT-Mesa de Estudios e Iniciativas para la Transición Profesional en la Danza elkarteak dinamizatzen du, Estatuan gaiari buruzko elkarte aitzindaria eta Dantzari Profesionalen Trantsiziorako Nazioarteko Erakundeko kidea. Topaketa horietan dantzako artisten trantsizio profesionala jorratuko da, prozesu horretarako dauden laguntza-ereduak, eta TRANSITek eskainitako Trantsizioari Laguntzeko Zerbitzua aurkeztuko da.
Halaber, hilaren 24an, ostiralean, "gorputza eta osasun mentala" kontzeptuaren inguruko tailerra eskainiko zaie profesionalei. Cía.Sonia Gómez-ek antolatua, urriaren 25erako, larunbata, Campos Antzokiko Kupula aretoan programatutako "Calidoscòpica" ikuskizuna ikertzeko eta muntatzeko prozesuan erabilitako ariketa eszenikoak partekatzea du helburu. Tailerra 16:00etatik 18:30era izango da, La Bolsa-Yhon Jauregian, eta doako izen-emateak BAD Bilbaoren webgunean egin daitezke.
BADen edizio berri honetan 17 konpainiak hartuko dute parte, horietatik 9 euskaldunak: Formol Laborategia, Nazario Díaz, Cielo Raso, Perpetûa Vastarda, Laura Penagos, Ibon Salvador, Carla Róisin & Baseline, Hika Teatroa eta Barritza Elkartea. Horrela, jaialdiak berriz ere tokiko talentua ospatu eta babestearen aldeko apustu sendoa egin du.
Estatuko sei konpainiaren eta nazioarteko biren lanak ere ikusi ahal izango dira. Brice Noeser koreografo kanadarrak bere azken lana aurkeztuko du, "Direction Assistée", estreinaldia Europan, eta Portugaletik Julíán Pacomiok "Toda la luz del mediodía" bere azken eszena-proposamena eskainiko du lehen aldiz Euskadin.
Jaialdiaren egitarauaren erabateko estreinaldiak Ibon Salvador (Euskadi), Ana Cotoré (Zaragoza) eta Pablo Fidalgoren (Galizia) eskutik etorriko dira.
BAD Bilbao ostegunean, urriak 16, hasiko da Formol Laborategia konpainiaren euskarazko Heriotzak Eduardo du izena antzezlanarekin, 19:00etan Harrobian. Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak "Heriotzak Eduardo du izena" poesia errezitaldia aurkezten dute. "Mundu Poesia Kaierak" poesia bildumaren hamargarren urteurrenean, bizirik zeuden poetak "hil" nahi zituztela esan zieten Susako lagunek Formol-eko kideei. Metaforikoki esan bazuten ere, Formolen serio hartu zuten proposamena. Nahiz eta Susak urte hasieran urteurren hau estreinatu eta kaleratu zuenetik pieza hau euskal espazio askotan zehar ibili den, lan fresko eta gazte honetaz gozatzeko aukera izango da Bilbon lehen aldiz.
Hamar eguneko programazioan zehar, Jaialdiaren 27. edizioak hiriko hainbat gunetan banatuko diren 17 emanaldi eskainiko ditu. "Heriotzak Eduardo du izena" obraz gain, Harrobiak Nazario Diazen "Amanecer alto cielo" (ostirala 17, 19:00etan), Berritza Elkartearen "Maxka Roa" (larunbatean, hilak 18, 19:00etan), Euskadin Ixaren "Nik-Eu 2.0" (igandean, hilak 19), Montdedutor- Guillem Mont de Palol-Jorge Dutorren "Danza Romántica" (astelehenean, hilak 20, 20:00etan) eta Julián Pacomioren "Toda la luz del mediodía" (igandean, hilak 26, 19:00etan), Brice Noeserren "Direction Assistée" (asteartean, hilak 21, 20:00etan) eta Hika Teatroaren "Mi deuda" (larunbatean, hilak 25, 19:00etan).
La Fundicioneko programa Emilio Manzanoren "Volver se Pequeño" antzezlanarekin hasiko da (ostiralean, hilak 17, 21:00etan). Ondoren, Cielo Rasoren "Née" (larunbatean, hilak 18, 21:00etan), Laura Penagosen "Putaren bakarrizketa eroetxean" (igandean, hilak 19, 19:00etan) eta Pablo Fidalgok aurkeztutako "El año que murió Franco Battiato" hitzaldi performatiboaren estreinaldia Estatuan (ostiralean, hilak 24, 21:30etan).
Bestalde, Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan, Ibon Salvadorrek eskainitako "Boca Noche/Gaua Ahoa" (asteazkenean, hilak 22, 19:00etan) eta Ana Cotoréren "No necesito un nombre para ser mascota" (ostegunean, hilak 23, 21:00etan) estreinaldiak eta Cia.Sonia Gómezen "Calidoscòpica" ren euskal estreinaldia (larunbata 25, 21:00etan) ikusi ahal izango dira.
Ibaiondo-Bilborocken, igandean, hilak 19, Perpetûa Vastardaren "Free Tour-Bilbao" jaialdiari agur esaten hasiko da, Arriaga Plazan 11:30etan. Solasaldi bat eta proiektuaren sortze eta ikerketa prozesuaren lagin bat eskainiko dute. Ostegunean, hilaren 23an, 19:30etan, Carla Róisin & Baseline-ren "Mi reino por un caballo" ikuskizuna eskainiko da.
SARRERAK
Ikuskizun bakoitzerako sarrerak urriaren 16ra arte egongo dira eskuragarri, 8 eurotan, eta egun horretatik aurrera 10 euroko prezioa izango dute. Erosketa Zinemaldiaren webgunearen bidez egin daiteke edo La Fundicion eta Campos Eliseos antzokien webguneetan eta leihatiletan. Gainera, ikuskizunaren egunean bertan sarrerak erosi ahal izango dira, 10 euroren truke, leihatilan.
Sarrerak eskuratzeko informazio guztia eskuragarri dago jaialdiaren webgunean: www.badbilbao.eus.