Lotura mekanikoak Performance-zikloa 2025 (Artium)

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urriaren 17(e)tik 2025(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Lotura mekanikoak Performance-zikloa 2025 (Artium)

Lotura mekanikoak performance-zikloaren hirugarren edizioak espazioak aktibatzeko aukerak aztertzen jarraitzen du, ahots ugarirekin enuntziazio-leku berezietatik performancea jorratzen duten artisten lanaren bidez. Asteburu batean Artium Museoko espazioetan bilduta, lanak beren espezifikotasunetik artikulatzen dira, aldi berean testuinguru jakin batean bizi den eta testuinguru berri bat sortzen duen esperientzia bat eraikitzeko.

Oraingo honetan, Lotura mekanikoak jarduerak performance multzo bat proposatzen du, non ahotsa enuntziazio-tresna gisa ez ezik, gorputzak zeharkatzen eta aldatzen dituen bibrazio-tresna gisa ere ulertzen den, bai performatzen dutenena, bai entzuten dutenena. Museoko espazioetan bizi diren ekintza horiek aukera ematen dute entzute kolektiborako eta ikusmin aktiborako, askotan arkitekturarekin edo ikusgai dauden erakusketekin solasean.

Horrela, elkarrekin egoteko moduak birpentsatzeko gailu bihurtzen da zikloa, denbora eta espazioa partekatzeko moduak birpentsatzeko gailu, era askotara erabilitako ahotsaren presentziatik, erresonantziatik eta materialtasunetik abiatuta. Erakusketa programa bat baino gehiago, esperimentazio sentikorreko eremu gisa finkatzen da Lotura mekanikoak, non performance bakoitza ez baita soilik museoan txertatzen. Aitzitik, une batez, beste leku bat bihurtzen du musea.

Egitaraua:

Urriaren 17an

Urriaren 18an

  • 13:00 Clo Plas (Xiana Arias & Berio Molina)Palco Placa

 

Iñaki Martínez Antelok eta Catalina Lozanok komisariatutako programa.

Asteburu horretan, museora sartzea doakoa izango da.

artium.eus

Laburrean

Non