Egun sentia da basoan, egun berezia animalientzat: Inauteri eguna! Mozorrotuta, jai giroan dabiltzala, bat-batean lehoia agertu da festan; eta haren beldur dira guztiak, ez baitakite bihotz handidun lehoiak jolastu besterik ez duela egin nahi. Saint-Saënsen “Animalien inauteria” piezan oinarritutako ikuskizun honek ametsen mundura garamatza, itzalen antzerkia eta musika baliatuta.
4 urtetik aurrera · Hitzik gabea
Luz, Micro y Punto itzal antzerki konpainia
Blanca del Barrio, zuzendaria
Patricia Toral, Chantal Franco, interpreteak
Oscar Muñoz, Susana de Dios, eszenografia