Bernaola Zikloa 2025-2026: PERU GALBETE: "Uraren oldea"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Urriak 19
  • Bernaola Zikloa 2025-2026: PERU GALBETE: "Uraren oldea"

Bernaola 2025-2026 zikloaren barruan.

IAK-ren xedean badago eskaintza kultural anitza, zabala eta Euskal Herrian ekoizten ari denaren islada izatea. Era berean, eragile desberdinekin lankidetza sustatzea zentroaren ADNaren parte da. Bi premisa horiei jarraituz, aurten IAK-k lehen aldiz bi kontzertu antolatuko ditu Bernaola Zikloarekin elkarlanean. Vitoria-Gasteizen sortutako musika garaikidearen nazioarteko ziklo entzutetsua, konpositoreek, taldeek eta interpreteen sorkuntza garaikidea zabaltzen du; urtero jardunaldi eta ikuskizun ugari eskaintzen ditu Gasteiz, Bilbao eta inguruko lekutan.

URAREN OLDEA– Peru Galbete

Kontzertu musikal-bisuala

Urak urtu du iragana. Bihurtu du ur geldo, goitik irudikatutako ur azal. Eta izkutatzen duen guztia, izkutatzen duelako soilik, da egia.

Zuzeneko ahotsa eta irudia batzen dituen emanaldi honek familiako diapositiba zahar batzuk ditu oinarri. Diapositiba hauek uholde bat jasan zuten eta urak eraldatu ditu, denborak oroitzapenekin egiten duen eran. Zine-kontzertu hau memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Musika eta bere inprobisazioa, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.

iak.eus

Laburrean

Non