PreFANT 2025: "Decorado"

Bilbao 2025(e)ko Urriak 20
  • PreFANT 2025: "Decorado"

Bilboko Udalak antolatutako FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdia hasi da martxan dagoeneko 2026ko maiatzean hasi baino hilabete batzuk lehenago, PreFANT zikloarekin. Oraingoan, Zinemaldiaren 32. edizioaren aurrerapena datorren urriaren 20an, astelehena, egingo da, Alberto Vázquez zuzendariaren "Decorado" luzemetraiaren aurrestreinaldiarekin.

Filma 19:30etan proiektatuko da FANT Bilbaoren egoitza nagusietako bat den Azkuna Zentroko Golem-Alhondiga zinemetanSarrera librea izango da lekua bete arte, baina gonbidapena jaso beharko da zinemako leihatiletan, emanaldiaren eguneko 16:30etatik aurrera.

Goizean zehar, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Alberto Vázquez "Decorado" filmaren zuzendariak eta 2024an Ohorezko FANT Saria jaso zuen Iván Miñambres filmaren ekoizleak aurkeztuko dute filma komunikabideen aurrean.

Bi zinemagile horien ibilbide profesionala sariz beteta dago Estatuan eta nazioartean. Alberto Vázquez animazio-zuzendari, ilustratzaile eta komikigileak lau Goya sari jaso ditu, besteak beste, 2012an "Birdboy" filmarengatik Animazioko Film Labur Onenarena; 2017an Film Onenaren Goya, "Psiconautas" filmarengatik; animazioko film labur onenarena, urte berean "Decorado" lanagatik; eta 2022an Goya saria, "Unicorn Wars" film luzearekin. Gainera, nazioarteko 100 sari baino gehiago jaso ditu, besteak beste, Annecyko Jaialdian, Chicagon, Platino Sarietan, Foylen (Oscar sarietarako aurre-hautatua), Expotoonen eta zilarrezko Meliesen. Bere lanak Cannes, EFA Awards, Toronto, Annecy, Clermond-Ferrand, Animafest Zagreb edo Slamdance bezalako jaialdi ospetsuetan erakutsi dira.

Ivan Miñambres animaziozko zineman espezializatutako UniKo ekoiztetxe bilbotarraren CEOak sari garrantzitsuak lortu ditu, tartean zazpi Goya sari "Semillas de Kivu", "To Bird or not To Bird", "Unicorn Wars", "Loop", "Decorado", "Birdboy" eta "Psiconautas", edo Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, "Homeless Home" lanagatik. Gainera, bere lanetako hiru "Shorts from Spain" katalogo ospetsuak aukeratu ditu. Bere ekoizpenek 500 sari baino gehiago eta 4.000 aukeraketa batzen dituzte mundu osoko jaialdietan, hala nola Berlin, Cannes, Toronto, Chicago, Annecy edo Clermont-Ferranden.

"Decorado"-k Arnold krisi existentzial batean harrapatutako adin ertaineko saguaren bizipenak islatzen ditu. Bere ezkontza gainbehera doa, bere bizitza zentzugabea iruditzen zaio eta susmatzen hasten da bere inguruko guztia fartsa handi bat dela. Bere lagunik onena egoera susmagarrietan hiltzen denean, Arnold konbentzitzen da zerbait ez datorrela bat. Eguneroko paranoia bat bezala hasten dena askatasunarekiko antza duen zerbaitekiko ihes desesperatu bihurtzen da.

  • Berrikuntza gisa, Alberto Vazquezen filmaren aurrestreinaldira merchandisingarekin (kamisetak, poltsak, programa, liburuxkak, etab.) edo aurreko edizioetako sarrerekin joaten direnek lehentasuna izango dute gonbidapenak jasotzeko orduan.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Urriak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaGolem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Golem Alhóndiga, Bilbao

Non