Gure Zirkua Arabako Lautadan izango da, urriaren 24tik azaroaren 8ra. Guztira, 11 emanaldi eskainiko dituzte.
Euskalduna eta ibiltaria den Gure Zirkua, 2017az geroztik Euskal Herrian barrena dabil zirkuaren xarma zabaltzen. Gure Zirkuan adin desberdinetako artista bikainak aurki daitezke, esaterako, malabaristak, trapezistak, musikariak, pailazoak, kontortsionistak edo akrobatak, eta emanaldi xume bezain liluragarria eskaintzen dute.
Bertan trikimailu harrigarriez gozatzeko aukera izanen da, eta artisten gaitasunek ikus-entzuleak txundituta utziko dituzte, batez ere haurrak. Harmonian batzen diren sentipen eta zirrara guztiek sinfonia berezia osatuko dute; zirkua baino ez baita gai eutsi ezin diren irribarreak erauzteko, gorputz osoa astinduko duten hotzikarak sortzeko, eta, azken finean, bizitza ospatzea ahalbidetzen duen zoriontasuna eragiteko.
Gure Zirkua proposamen bikaina da umeek kalitatezko diziplina artistiko ezberdinez gozatzeko, eta gainera, euskaraz. Aho-zabalik geratuko dira.