Judith Poves eta Iker Etxarri: "Zapata gorriak"

Lemoa 2025(e)ko Urriak 24
  • Judith Poves eta Iker Etxarri: "Zapata gorriak"

Oinez goaz aurrera. Zapatak oinetan minik ez hartzeko janzten ditugu. ZAPATA GORRIAK. Gorria pasioaren kolorea da, pasio barik ez dago ametsik eta amets barik ez dago irudimenik...

Haizea gure protagonistak egunero liburu bat irakurtzeko ohitura du.

Horregatik, irudimen izugarria du, baina horrek sarritan arazoetan sartzen du. Bere ikaskideek ez dute ulertzen, eta, askotan, bere kontra egiten dute.

Egun batean ikaskideei Haizearen kontrako ekintza bat egitea bururatuko zaie: Haizearen LIBURUA hartu eta puskatu. Eskerrak Haizea azkar konturatu den eta ihesean hasten den. LORTUKO AL DU IHES egitea?

Iraupena: 50 minutu.

Adin tartea: 4-8 urte. Umeak arduradun batekin joan behar dira, eta sarrera erosi behar dute.

www.lemoa.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Urriak 24
  • Ordutegia18:30
  • LekuaKotxepin Kultur Etxea
    Elizondo Auzoa 22
    Lemoa
    Web
  • Zenbatekoa1,40 / 2 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kotxepin Kultur Etxea, Lemoa

Non