Otxoteszena Kontzertua: Otxoteren 95. urteurrena

Bilbao 2025(e)ko Urriak 25
  • Otxoteszena Kontzertua: Otxoteren 95. urteurrena

1930ean Jesus Guridiren gidaritzapean jaiotako otxote ahots-formazioaren 95. urteurreneko ekitaldiak direla-eta, Museoan Otxoteszena kontzertua eskainiko da.

Alai Berri (Bergara), Easo Abots Zuriak (Donostia), Lur Maitea Otxotea (Bilbo) eta Joseba Gotzon (Kantautxote proiektua) bilduko dituen kontzertuak gorazarre egingo dio musikari lotutako ahozko tradizio bereziari, eta baita kultur ondare gisa duen balioari ere. Jarduera Museoaren TOParte programaren baitan egingo da.

Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min. Garaiz iritsi, mesedez

Plaza-kopurua mugatua da

Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Urriak 25
  • Ordutegia12:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non