Nerea Ariznbarretak eta Maite Rosendek beldurrari buruzko album ilustratu umoretsu hau, Mamuki, aurkeztuko digute ipuin kontaketa eta tailer baten bidez.
Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen: banpiroa, zonbia... edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik...?
Beldurraz hitz egiteko aukera paregabea!!.
MAMUKI album ilustratuak 2025eko haur album ilustratuaren Etxepare saria irabazi zuen.
Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.