"Los yugoslavos"

Bilbao 2025(e)ko urriaren 31(e)tik 2025(e)ko azaroaren 2(e)ra
  • "Los yugoslavos"

Zerbitzari batek bezero bat entzuten du hizketan, eta bere emaztearekin hitz egin dezan eskatzen dio. Horixe da Los yugoslavos antzezlanaren abiapuntua. Hitzak trukatzen dituzten bi gizon eta mapak trukatzen dituzten bi emakume dira pertsonaia protagonistak. Batek ere ez zuen zapaldu Jugoslavia izeneko herrialde hura. Izenburuan leku bat aipatzen da, agian jada existitzen ez den toki batean jaio izana partekatzen zuten pertsonak biltzen ziren leku bat.

Juan Mayorga lanaren egile eta zuzendariak azaldu duenez: «Aitonak taberna bat zuen, eta, gauero, bezeroekin bizi izandako historiak kontatzen zituen handik itzultzean. Hortik sortuko zitzaidan antzezlan hau idazteko gogoa, seguru. Los yugoslavos lanak gehien arduratzen nauen gaietako bat jorratzen du: guk hitzekin egiten duguna eta hitzek gurekin egiten dutena. Idatzi nuenetik, taula gainera eraman nahi izan dut Los yugoslavos, arrazoi askorengatik; garrantzitsuena: pertsonaiak axola zaizkit».

Fitxa artistikoa: 

  • Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga
  • Antzezleak: Luis Bermejo, Javier Gutiérrez, Natalia Hernández, Alba Planas
  • Musika-konposizioa: Jaume Manresa
  • Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Elisa Sanz
  • Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo
  • Produkzioa: Teatro de la Abadía

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTeatro de la Abadíaa
  • Data 2025(e)ko urriaren 31(e)tik 2025(e)ko azaroaren 2(e)ra
  • OrdutegiaUrriak 31, 19:30// Azaroak 1-2, 19:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa14 / 26 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non