GORKA URBIZU (azaroak 1, Santana 27 - Bilbo)

Bilbao 2025(e)ko Azaroak 1
  • GORKA URBIZU (azaroak 1, Santana 27 - Bilbo)

Gorka Urbizu azaroaren 1ean Bilboko Santana 27 aretoan izango da.

Lekunberriko musikariak mundu guztia harritu zuen ezustean Hasiera Bat bakarkako lana kaleratuta. Disko honekin lau urtetako isilunea apurtu eta harrera beroa jaso du hala entzulegoaren nola kritikaren partetik. Izan ere, Berri Txarrak-en agurreko bi kontzertu sonatu horietatik (Nafarroa Arenan), fokuetatik aldenduta egon da Urbizu, nahiz eta, bistan da, ez den geldirik egon. Egile nafarra gauza izan da bere kantugintza berrasmatzeko eta musikari/ekoizle moduan aurrerapauso handia soma daiteke kantu eder eta biluziotan. Ez alferrik, 30 urtetik gora daramatza taulagainean eta sorkuntza lan etengabean. Hasiera Bat ofizio handiko lana da inondik ere; sosegua, detaile zainduak eta lilura kantuaren alde lerratzen diren aterpe sonoro bat. Adibide gisa har genezake Etxe Bat, bere familiari idatzitako kantua, berriki Musikaren Akademiak euskarazko kanturik onenerako izendapena jaso duena.

 

santana27.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Azaroak 1
  • Ordutegia21:30
  • LekuaSantana 27 - Fever
    Telleria, 27 (Bolueta)
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa26,95 / 29,95 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Santana 27 - Fever, Bilbao

Non