Olgetan Udazkena 2025 - UMEENTZAKO EUSKARAZKO JARDUERAK

Basauri 2025(e)ko azaroaren 3(e)tik 2025(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • Olgetan Udazkena 2025 - UMEENTZAKO EUSKARAZKO JARDUERAK

Aurreko urteetan bezala, abian da "Olgetan Udazkena 2025!", umeentzako euskarazko ikuskizunen programa, 0 eta 12 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta. Kultur Basaurik antolatuta, azaroan eta abenduan egingo da, San Migel, Kareaga, Basozelai, Arizko Dorretxea eta Pozokoetxe kultur etxeetan. Beste batzuen artean, abenduaren 15etik aurrera magia astea izango dugu, eta baita ere umeentzako antzerkia eta sormen-tailerrak, musika tresnak, eta sukaldaritza-, yoga- eta mandala-tailerrak.

Izen-ematea zabalik egongo da plazak bete arte. Aldez aurreko izen-ematea, zerbitzua eman aurreko 10 egunetan zehar izango da. Jarduera batzuetan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Kasu horietan, aretoaren edukiera hartuko da kontuan.

 

basauri.eus

Laburrean

Non