BELE: disko aurkezpena

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Azaroak 6
  • BELE: disko aurkezpena

Muturrez Zerura, Beleren bigarren albuma, 80. hamarkadako gau ero bat eta horren osteko etxerako buelta melankolikoa da. Zortzi abestitan zehar (edo hobe esanda, intro bat, sei abesti eta bonus track bat), Belek musika beltzarekiko duen interesa eta maitasuna arakatzen jarraituko du, lehenbiziko diskoan nabarmentzen zen r&b-tik eta souletik aldendu, eta 80ko disco, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz. 

Dantza negarrez ere egin daitekeelako. 

Zeren drama dantzarekin uxatzen ez duenaz, ez da fio.

Aurkezpen festa honetan, diskoaren nondik norakoak ezagutu eta abestiak entzun ahal izango ditugu; baita jateko-edatekoez gozatu eta zuzeneko sorpresaren bat jaso ere.

 


Laburrean

Non