Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: "Eraserhead"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Azaroak 6
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: "Eraserhead"

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Henry Spencerrek, gazte depresibo eta beldurtiak, amesgaizto bitxiak sufritzen ditu txikitatik, eta irudimenaren bidez ahalegintzen da haietatik askatzen. Egun batean, bere lagun Maryk etxera gonbidatzen du afaltzera; orduan jakiten du ume goiztiar baten aita dela, gizaki ez den batena. Mary eta haurtxo bitxia Henryren etxean ezartzen dira. Bertan, erradiadorearen atzean argiztatutako agertoki batek emakume baten presentzia erakusten du. David Lynchen opera prima, zuri-beltzeko amesgaiztoa, fantasia garaikidearen sortzaile gailen eta garrantzitsuenetako baten ibilbideari hasiera eman ziona.

  • AEB.
  • Zuzendaritza: David Lynch.
  • Ekoizpena: David Lynch.
  • Gidoia: David Lynch.
  • Argazkia: Frederick Elmes, Herbert Cardwell.
  • Muntaketa: David Lynch.
  • Aktoreak: Jack Nance, Charlotte Stewart, Allen Joseph, Jeanne Bates, Judith Roberts.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Azaroak 6
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non