"in situ: Mark Leckey" (Guggenheim)

Bilbao 2025(e)ko azaroaren 7(e)tik 2026(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • "in situ: Mark Leckey" (Guggenheim)
    nstalazioaren ikuspegia "O’ Magic Power of Bleakness" Argazkia: Mark Blower. Eskaintza: artista, Cabinet Gallery London eta Tate

Mark Leckey (Birkenhead, Erresuma Batua, 1964) artista garaikide britainiarra Londresen bizi da eta bertan egiten du lan. 1990eko hamarkadaren amaiera aldera ospea lortu zuenetik, haren praktika itzaltsuak kultura herrikoiaren eta teknologiaren arteko harremana jorratu izan du, eta gazteria, gizarte-klasea eta nostalgia bezalako gaiak ere aztertu izan ditu. Aurkitutako objektuen bidez egindako ekoizpena eta bideo-lanak kultura herrikoitik hartutako elementuetan oinarritzen dira. Bere lanik ezagunenak Fiorucci Made Me Hardcore (1999) bideoa eta UniAddDumThs (2015-orainaldia) instalazioa dira. 2008an, Turner saria jaso zuen urte bereko Industrial Light and Magic erakusketagatik.

Azken sei urteetan, Leckey aurkezle-lanetan aritu da NTS Radio irratian, dagoeneko ospetsuak diren nahiz izena hartzen hasi berriak diren artistek sortutako musika esperimentalari buruzko programa batean, hain zuzen. Guggenheim Bilbao Museoan egingo den erakusketak Leckeyren lanak biltzen dituen iturri ugariak aurkeztuko ditu, hala nola soinua, eskultura eta perfomancea.

 

Aretoak: 204, 208
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko azaroaren 7(e)tik 2026(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non