BULEGO: "Aldatu Aurretik Bira Amaiera" (azaroak 1, 8 eta 9 - Bilbo)

Bilbao 2025(e)ko azaroaren 1(e)tik 2025(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • BULEGO: "Aldatu Aurretik Bira Amaiera" (azaroak 1, 8 eta 9 - Bilbo)

BULEGOK ESZENATOKIEI AGUR ESANGO DIO INDARBERRITZEKO ASMOEKIN EMANALDI BEREZI BATEN BIDEZ.

Azken bost urteetan, BULEGOk abentura ahaztezina bizi izan du. Publikoaren energia eta maitasunari esker, taldeak ilusioz beteriko pausoak eman ditu, ametsak errealitate bihurtuz.

Orain, etorkizunari begira, taldeak proiektuari merezi duen arreta eta mimoa eskaintzeko beharra sentitu du. Atsedenaldi batek indarrak berritzeko eta ikuspegi freskoago batekin itzultzeko aukera emango die, orain arteko pauso ederrenei jarraipena emateko prest.

Horregatik, BULEGOk 2025eko azaroan atsedenaldia hasiko du eta urtebete baino gehiagoz ez da eszenatokietan izango.

Hala ere, atsedenaldiaren aurretik, taldeak bere lehen aroari behar bezalako amaiera eman nahi dio: agur-festa berezi batekin. Horretarako, leku enblematikoa aukeratu dute: Euskalduna Bilbao, eta festa hori 2025eko azaroaren 1ean, 8an eta 9an ospatuko da.

BULEGOk bihotzez eskertzen du urte hauetan guztietan jasotako babesa, eta ziur dago behin-behineko agur honek etapa distiratsuago baten hasiera izango duela.

 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko azaroaren 1(e)tik 2025(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa25 / 29 € (azaroak 9 AGORTUTA)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non