Euskadiko Orkestra (denboraldi sinfonikoa): "Schmidt / Say"

Bilbao 2025(e)ko azaroaren 10(e)tik 2025(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Euskadiko Orkestra (denboraldi sinfonikoa): "Schmidt / Say"

Denboraldiaren bigarren programak agian horren ezagunak ez diren baina interes handia sortzen duten bi sortzaileren unibertsoan barneratuko gaitu. Joseph Haydnen 83. Sinfoniaren klasizismo estilizatuaren ostean, Fazil Say pianojole birtuoso bikainak konpositore gisa duen alderdia ezagutuko dugu. Biolontxelorako Never Give Up kontzertua “Europako eta Turkiako eraso terrorista lazgarrien” aurka erraietatik sortutako salaketa da eta biolontxeloa jotzen Belgikako izarra den Camille Thomas izango da. Jarraian, Euskadiko Orkestra lehen aldiz barneratuko da Franz Schmidten mundu sinfonikoan. Izandako harreman politiko okerrek bere erreputazioa ilundu zuten arren, azken urteotan haren musika aldarrikatzen ari dira. XX. mendeko Brucknerren oinordeko espiritual izendatu dute. Haren 4. Sinfonia –1933an alaba Emmaren izenean sortutakoa requiem gisa eta Vienan amaitu zuena– lirismo handiko sorkuntza-lana da. Zuzendaria Katharina Mullner izango da. Vienakoa da eta Deutsche Oper am Rheineko kaperako gaur egungo maisua.

  • Katharina Müllner, Zuzendaria
  • Camille Thomas
  • Euskadiko Orkestra

EGITARAUA:

Schmidt / Say
J. Haydn
Sinfonía nº83 [24']

F. Say
Never Give Up [25']

F. Schmidt
Sinfonía nº4 [46']

DATAK: 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko azaroaren 10(e)tik 2025(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaGasteiz, Iruñea, Donostia eta
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Bilbao

Non