"Née"

Lezo 2025(e)ko Abenduak 14
  • "Née"

Née lanak hunkitu egiten du, gizatasuna errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera estratifikatzen du, lagun egiten dio desilusioari, desengainua askatzen du, absentzia indartzen du, borroka egiten du maitasunaren alde, hurbilekoa birtualizatzen du, magiari eusten dio, deabruak ikaratzen ditu, bizigabea dena gizatiartzen du, ilunpetik itzul­tzen da, irudimena harrapatzen du, beldurrak bereizi eta ordenatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegindu egiten da.

Dotoreziaz, bidaia bat eraikitzen du zaratatik urrun. Lehen pertsonan kontatua, hausnartua, eta eraldatzailea.

Née bakarkako lana da, eta kontatu ahal izateko sortu da.

Fitxa artistikoa:

  • ZUZENDARITZA, KOREOGRAFIA: Igor Calonge
  • ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Gabriel F.
  • KOREOGRAFIA LAGUNTZAILEA: David Candela
  • ANTZEZLEA: Igor Calonge
  • IRAUPENA: 50 minutu
  • IKUSLEA: +12 urte
lezo.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non