Nazioarteko hainbat sari jasotakoa da Hermosa, eta haren konposizioak munduko hamaika bazterretako orkestrek jotzen dituzte. Mendizabalek, bestalde, urteak daramatza txistuaren soinuekin bide abangoardistak urratzen. Bi egileen gogo bizia zen elkarrekin zerbait egitea, baina agenda kontuak tarteko atzeratu omen da orain arte.
- Garikotz Mendizabal: Txistu, tanboril
- Gorka Hermosa: Akordeoia
- Juan Luis Castaño: Bateria
- Javier Mayor: Kontrabazua