IDOIA

Bermeo 2025(e)ko Azaroak 16
  • IDOIA

IDOIA aramaioarra Euskal Herriko musika-eszenaren ezusteko handienetako bat izan zen 2021ean. 21 urte besterik ez zituela, Ilun eta abar lehen lana atera zuen klasikoen kutsua galdu gabe egitura garaikidez eraikitako heldutasuna darien 7 abestirekin. Aulki jokoaMunstroa edo Viejo refranero bezalako pieza zoragarriak biltzen ditu disko horrek; gure sustraiak, folka, popa nahiz bossa nova beldurrik gabe nahasten dituzten kantuak denak ere.

De amar y desandar lanarekin, berriz, azken hilabeteetako bizipenak eta oroitzapenak helarazi nahi du musikariak: bere ibilbidean zehar basamortuko lore baten antzera hazi omen da, hauskortasunetik, baina beti ere etorkizunera baikortasunez begiratuz. Atzera pausorik egitekotan, diskoa osatzeko irudiak eta sentipenak berreskuratu eta musikatzeko baino ez da izan. Super 8 fotogramak, modu organikoan errebelatuak, likido kimiko artean: badirudi horixe dela, hain zuzen ere, diskoaren soinuaren bereizgarria.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Azaroak 16
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBermeoko Kafe Antzokia
    Aurrekoetxea, 27
    Bermeo
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bermeoko Kafe Antzokia, Bermeo

Non