"Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketa 2026

Online 2025(e)ko azaroaren 25(e)tik 2026(e)ko otsailaren 20(e)ra
  • "Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketa 2026

Getxoko Kulturak "Ramiro Pinilla" Eleberri Laburraren Lehiaketaren edizio berri bat jarriko du abian bihartik aurrera, azaroak 25. Ekimen hori "Pinillesca" kolektiboarekin elkarlanean antolatu da, eta bere helburua autore ezagunaren ondarea babestea eta sorkuntza literarioa bultzatzea da.

Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2026ko otsailaren 20ean amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian epaimahaiak bere erabakia jakinaraziko du eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian emango dira.

Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6.300 eurokoa. Halaber, gaztelaniazko saria argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko du irabazleak. Horrezaz gain, euskarazko lanaren kasuan, Ereinek argitaratuko du eleberri irabazlea, Getxo Kulturak aipatutako argitaletxearekin sinatutako hitzarmenari esker, aurretik egileak eskubideak horri laga behar izango dituela.

Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan (adibidez, egilearen heriotza dela eta antolatutako omenaldiak) hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egilea getxotarra omendu nahi da eta baita bere lana ere. Izan ere, bere liburuak sari ugari eta garrantzitsuak lortu dituzte, esaterako Nadal saria, Euskadi Literatura-saria gaztelaniaz eta Narratibaren Sari Nazionala.

 

Getxo Kultura

Laburrean