GABONAK ZARAUTZEN 2025-2026: Zarauzko Gabonetako egitarau osoa

Zarautz 2025(e)ko azaroaren 26(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 19(e)ra
  • GABONAK ZARAUTZEN 2025-2026: Zarauzko Gabonetako egitarau osoa

Gabonak urteko garai berezienetako bat izaten dira zarauztar askorentzat. Urteak dira, hainbat eragilek antolaturiko ekimen ugari gauzatzen direla data hauetan herrian zehar, horien artean, batzuk, tradizio handikoak. Zentzu honetan, hauek antolatzen dituzten elkarte eta eragileen lana aitortu nahi du Udalak, besteak beste, Bizar Zuri, Errege Kabalgata eta Narroseko Jaiotza antolatzen dituen Schola Cantorum abesbatza, Gabonetako haur-parkea, Txu-Txu trena eta haurrentzat egitarau berezia antolatzen duen Haur Kultur Taldea, Santuiturriko Olentzeroren lagunak, Zarautz Kirol Elkartea, Antoniano Kirol Elkartea, eta abar luze bat.

Aurten, eragile eta ekimen guzti horiek balorean jartzeko helburuarekin, Gabon garaian antolatzen diren ekintza guztiak batu ditu Udalak, programazio berezia osatuz. Uda garaian zabaltzen den egitarauaren antzeko formatuarekin, Gabonetako programazioak, azaroaren amaieratik eta Errege Egunera bitartean, Zarautzen antolatzen diren ekintza guztiak jasoko ditu, denetara 80 ekitalditik gora izanik.  

Hau abiapuntu hartuta, Zarauzko Gabonei lazo berezi bat jarri nahi die aurten Udalak. Orain arte abenduko zubian antolatu izan den Erdi Aroko Azokaren ohiko formatuari atseden bat eman eta zarauztarren gozagarri izatea espero den Gabonetako egitarau baterantz bideratu ditu Udalak bere indarrak.  

zarautz.eus/

Laburrean

Non