INKLUSIORAKO ARGAZKIA 2025
APDEMAko argazki taldearen erakusketa kolektiboa
Erakusketa honetan, Icono Difusión Cultural enpresak eskaini eta Maider Jiménez argazkilariak emandako sormen-lantegian APDEMA argazkigintza-taldeak egindako lana biltzen da. Parte-hartzaileek, hainbat astez, adierazpen-, aurkikuntza- eta komunikazio-bitarteko gisa miatu dute argazkigintza.
Lantegiak eguneroko inguruneari ikuspegi berrietatik begiratzea eta, era berean, xehetasunetan, argian, koloreetan eta deigarri zaien horretan geratzera bultzatu du taldea. Proposamen ludikoen, ariketa sentsorialen eta irteeren bidez, parte-hartzaile bakoitzak mundua kontatzeko modu berezi bat aurkitu du, bere-berea, norberaren begiradari balioa emateaz gainera.
Jarduera 2025eko udazkenean egin da, INKLUSIORAKO ARGAZKIA proiektuaren barruan, Gasteizko Udalaren Gizarte Politiketako Sailaren dirulaguntzarekin, irudien bidez sormena eta garapen pertsonala sustatzeko helburuz.