BIKO-TEKA 2025

Pamplona/Iruña 2025(e)ko azaroaren 28(e)tik 2025(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • BIKO-TEKA 2025

Galtzagorri elkarteak hamargarren urtez albumak euskaraz sortzeko BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dute. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak, bikoteka eta lau eskutara, lanean aritzen diren astebetez. 2026ko BIKO-TEKA urtarrilaren 26tik 30era egingo dugu Iruñeko Kondestablen. Izen-ematea abenduaren 5a arte zabalik dago.

BIKO-TEKAk haurrentzako euskarazko album ilustratu berriak sortzeko akuilua izan nahi du, baita idazleek eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin album bat sortzeko aukera izateko tokia ere. Parte hartu nahi dutenek banaka edo bikoteka egin dezakete: bakarka aurkezten diren ilustratzaileek proiektu berekoak diren hiru ilustrazio aurkeztu beharko dituzte eta idazleek testu labur bat; bikoteek proiektuaren zirriborro bat. Bakarka aurkezten direnak guk bikotuko ditugu. Zortzi ilustratzaile eta zortzi idazle aukeratuko ditugu eta 37 orduko tailerra doan egiteko aukera izango dute.
Aitziber Alonsok eta Harkaitz Canok aukeratu dituzte BIKO-TEKAn parte hartuko duten zortzi bikoteak. 2026ko edizioak hiru hizlari gonbidatu izango ditu: Erein argitaletxeko Uxue Razkin editorea eta Tupust! Kolektiboko Maite Caballero eta Maite Gurrutxaga.
Proiektu hau Haurrentzako Album Ilustratuen Etxepare Sariaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker ere gauzatzen da.

 

Informazio zabalagoa:

www.ibbygaltzagorri.eus

galtzagorri@ibbygaltzagorri.eus

943 471 487

 

Izen ematea:

  • Ilustratzaile bakoitzak 3 ilustrazio bidali beharko ditu: 3 ilustrazio horiek proiektu berekoak izan behar dute, irudi-kate bat osatuz. Eta argitaratuak egon daitezke edo ez.
  • Idazle bakoitzak testu labur bat bidali beharko du: argitaratua edo ez, bere ustetan bere lana hobekien islatzen duen idazlana. Gehienez ere orrialde bateko luzera izan behar du.
  • Bikotean aurkezten direnek bere proiektuaren zirriborro bat bidali beharko dute.
  • Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute e-mailez administrazioa@ibbygaltzagorri.eus helbidera: Curriculuma. NANaren kopia bat. Posta elektronikoaren helbidea. Telefono zenbakia.

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2025(e)ko azaroaren 28(e)tik 2025(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • LekuaKondestable Civivox-a
    Nagusia, 2
    Pamplona/Iruña
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kondestable Civivox-a, Pamplona/Iruña

Non