Euskararen Nazioarteko Eguna 2025, Donostian: auzoz auzo

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko azaroaren 28(e)tik 2025(e)ko abenduaren 6(e)ra
  • Euskararen Nazioarteko Eguna 2025, Donostian: auzoz auzo

100 ekitalditik gora antolatu dira Donostiako 14 auzotan Euskararen 2025 eko Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Jarduera horiek azaroaren 26tik abenduaren 6ra bitartean izango dira, eta auzoek ekintza sorta zabala eta anitza prestatu dute:

  • kultur ekintzak (antzezlanak, film-proiekzioak, liburu-irakurketak, kantu-jirak, bertso-saioak, musika emanaldiak, eta abar)
  • helduen artean euskara sustatzeko egitasmoak (mintzodromoak, elkarretaratzeak, hitzaldiak eta abar)
  • haurrentzako eta gazteentzako jarduerak edota familian egitekoak (ipuin-kontalariak, lehiaketak, pailazoak, eta abar)

Gainera, Akelarre musika taldeari buruzko dokumentala eskainiko da Donostian, abenduaren 3a, 19:00etan, Antzoki Zaharrean.

Dantzaldi banda honek Euskal Herri osoko herri eta hirietako plazak euskaraz abesten eta dantzan jarri zituen. Taldea 1972an sortu zen eta 2005era arte ibili zen plazaz plaza. Denbora tarte horretan 16 disko kaleratu zituen. Euskal musikaren alorrean funtsezko papera betetzeaz gain, euskararen sutapenean ere garrantzi ikaragarria izan zuen. Hori dela eta, Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskararen Nazioarteko Egunean eskainiko du Akelarre marearen kontra dokumentala.

Filmaren ostean, mahai ingurua ere izango da Xabier Sukia kazetariaren gidaritzapean. Bertan Jexux Mai Lopetegi, Aitor Amezaga eta Iñigo Cruz Akelarre taldeko kideek eta Xabier Zabala eta Carlos Iglesias dokumentalaren zuzendariek parte hartuko dute.

Sarrera doan izango da eta online eskura daiteke Donostia Kulturaren webaren bitartez edota Antzoki Zaharreko leihatilara joanda.

donostia.eus

Laburrean

Non