Pecos bikote mitikoak agertokietara itzuliko direla iragarri dute, 45 urte bete baitira haien debuta eta arrakasta zerrenda guztietako 1. postuetara meteoro modura iritsi zirenetik. "Dos Voces y Una Historia" izeneko birarekin, Espainiako geografian zehar dauden areto esanguratsuenetan ibiliko dira, musika-eszenaren itzulera gehien desiratuenetako batean. Bira honekin Nafarroa Arenara iritsiko dira azaroaren 28an.