Xabi Solano eta Jon Garmendia "Txuria": "Bidasoatik Harago"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Azaroak 30
  • Xabi Solano eta Jon Garmendia "Txuria": "Bidasoatik Harago"

Xabi Solano eta Jon Garmendia «Txuria»-k 30 urte daramatzate elkarrekin sorkuntzan, Xabik musika sortuz eta Jonek hitzak idatziaz. Ibilbide luze horretan, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute elkarrekin, Etzakit, 4itzal edo Esne Beltza bezalako musika taldeetan. Bakarka ere aritu izan dira ikuskizun desberdinetan, eta aldi honetan elkarrekin emanaldia prestatu dute: Bidasoatik Harago. Ipuin laburrak eta poemak, trikitixa eta gitarrarekin lagunduta, kantuekin apaindutako ikuskizun bat da Bidasoatik Harago.

Eskaintza xume bat da honakoa, zentzuak eta emozioak esnatzeko gonbidapena, herriaz, kulturaz, historiaz, desirez, ametsez eta maitasunez hitz egiten duen eskaintza, ordu eta laurdeneko bidean ikus-entzuleari momentu goxo bat pasarazteko nahikeria.

Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera Bidasoa ibaian barrena, hitzekin eta musikarekin jolasean arituz entretenimendu aberasgarri bat.

 

iak.eus

Laburrean

Non