Giza Eskubideen Jardunaldien XI. edizioa izango da Errenterian "Herrien ahotsa" lelopean, abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira: abenduaren 1etik 14ra bitartean, egitarau oparoa eskainiko zaie herritarrei, urtero bezala.
Egitarauak Giza Eskubideen Adierazpenaren bermea aldarrikatzen du, erresistentzian bizi diren herriak ardatz hartuta, baina beste gai batzuk ere jorratuko dira, besteak beste, osasun mentala, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, gizarte-bazterketa eta etxebizitzaren gaia. Horretarako, askotariko diziplinak baliatuko dira, hala nola solasaldiak, tailerrak, erakusketak, errealitate birtuala eta ikus-entzunezkoak.