"XXIV. OTXARKOAGAKO MUGARIK GABEKO UMEENTZAKO IPUIN LEHIAKETA - Bilbo"
Bilbao 2025(e)ko abenduaren 1(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 8(e)ra
XXIV. Otxarkoagako mugarik gabeko umeentzako ipuin lehiaketa Bilbon.
Baldintzak:
Partaideak: adin guztietakoak.
Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gutxienez orri bi.
Pertsona bakoitzak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu gabeak izan behar dira.
2025eko deialdian lana hautatu zitzaien pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.
Gaia: librea, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko dituzte.
Aurkezteko lekua: paperean espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin. Posible da posta elektronikoaren bidez aurkeztea. Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira, txirulakulturtaldea@gmail.com Word fitxategian postaren bidez.
Idazlanekin batera, aparteko gutun-azal batean erantsi behar dira, PLICA izeneko fitxategi bereizi batean, izen-abizenak, helbidea, adina, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa.
Aurkezteko azken eguna: 2026eko urtarrilaren 8an.
Argitaratutako liburuaren hogeita lau ale banatuko zaizkie hautatutako pertsonei, eta Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, maiatzaren 10an, euren ipuinak irakurri ahal izango dituzte, Umeen Jardunaldien barruan.
Lehiaketan parte hartu izanak autoretzaren egiaztapen adierazten du eta edizio honetan argitaratzeko baimena ematen du. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi duten pertsonei dagozkie.
Zuri-beltzeko marrazki osagarriak beste fitxategi batean erantsi ahal izango dira.