Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Amurrion: egitaraua

Amurrio 2025(e)ko Abenduak 3
  • Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Amurrion: egitaraua

Amurrioko Udalak Euskararen Eguna ospatuko du aurten ere, kultur, hezkuntza eta jaiz beteriko ekitaldiekin. Amurrioko Udalak eta Euskara Batzordeak elkarlanean diseinatutako programazioa, azaroaren 28tik urtarrilaren 4ra bitartean egingo da, publiko orori zuzendutako jarduerekin. Zinea, antzerkia, musika, haurrentzako tailerrak, kalejirak eta ekitaldi bereziak izango dira, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko.

Aipatzekoa da, gainera, Amaurre, Mendiko, Aresketa ikastola eta Zabaleko ikastetxeek beren programa propioa antolatu dutela azaroaren 29tik abenduaren 5era bitartean, ikasleen eta haien familien artean euskara sustatzeko helburu nagusiarekin.

Amurrioko alkateak, Txerra Molinuevo Lañak, ospakizun honen garrantzia nabarmendu du “Euskara ez da hizkuntza bat soilik; gure komunitatea lotzen duen hari bizia da. Programazio zabal honek aukera ematen digu amurrioar guztioi euskaraz gozatzeko eta gure hizkuntzak gure egunerokoan presentzia handiagoa izan dezan”.

Hona hemen programatutako jarduera guztien xehetasunak:

  • Azaroaren 28a: Literatura-irakurraldia Herriko Plazan (euria bada, pleno aretoan egingo da)
  • 10:15–11:00 Aresketa Ikastola (LH6)
  • 11:15–11:45 Zabaleko (LH5–6)
  • 11:45–12:30 Amaurre (LH5–6)
  • Azaroaren 29a:
  • 17:00–20:00 Ihes gela Kultur Etxean (gehienez 10 laguneko taldeak).
  • 20:00: Olatz Salvadorren kontzertua Amurrio Antzokian (14€)
  • Azaroaren 30a eta abenduaren 1a: “Gaua”, Paul Urquijoren filma, Amurrio Antzokian (5,50€), 19:00etan.
  • Abenduaren 3a: Euskararen Nazioarteko Eguna San Anton plazan
  • 17:00: Imanol Ituño magoa.
  • 18:00: “Kandelen argipean”.
  • 18:30: Txokolatada.
  • 19:00: Kalejira Ugarte Otxotearen laguntzarekin, San Antoneko plazatik abiatuta.
  • Abenduaren 4a: Aiaraldeko Bideo-koplen finala, Amurrio Antzokian, 18:00etan.
  • Abenduaren 6a: Durangoko Liburu eta Disko Azokara autobusez irteera (10€). Irteera: 09:15 Amurriotik eta itzulera: 13:30 Durangotik.
  • Abenduaren 9a: Jolas libreko tailerra 0–4 urtekoentzako AEKn, Berbalagunek antolatua (izen-ematea: 607 67 37 44), 17:30ean.
  • Abenduaren 11: Arabako Foru Aldundiaren Euskara Planaren eta “Araba lehen alaba” dokumentalaren aurkezpena pleno aretoan, 18:00etan, ondoren luntxarekin.
  • Abenduaren 13a: “AMAK antzezlana Amurrio Antzokian (6,50€), 18:00etan.
  • Abenduaren 18a: Eskalada tailerra Bañueta Kiroldegian, Berbalagunek antolatua (izen-ematea: 607 67 37 44), 17:30ean.
  • Abenduaren 20a:
  • 17:00: Txantreako eta Amurrioko erraldoien kalejira, gaiteroekin, Herriko Plazatik abiatuta.
  • 18:30: “Ene Kantak Dantzan Txantreako Erraldoiekin” ikuskizuna Bañueta Kiroldegian (10€)
  • Abenduaren 27a: Eñaut Elorrieta kontzertuan Amurrio Antzokian (12€), 20:00etan.
  • Urtarrilaren 4a: Bertsolari Txapelketako finalisten emanaldia Amurrio Antzokian (8€), 19:00etan.

“Amurrioko Udaletik herritar guztiak gonbidatzen ditugu programazio anitz eta irisgarri honetan parte hartzera, egunerokoan euskararen erabilera sendotzeko eta haren balio kultural eta soziala ospatzeko diseinatua baitago” amaitu du alkateak.

amurrio.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Abenduak 3
  • LekuaAmurrio
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Amurrio

Non