Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Barakaldon

Barakaldo 2025(e)ko Abenduak 3
  • Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Barakaldon

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko du Barakaldok, Hala Dziporen eskutik, Itoizen abestietan eta letretan oinarritutako ikuskizun berri batekin. Iratxe Foces Euskara zinegotziak aurkeztu du programazioa, Hala Dzipoko Eider Zenarruzabeitiarekin batera. "Urtero bezala, egun hau aukera bat bihurtu nahi dugu euskara ikusarazteko, gure egunerokotasunean euskararen presentzia indartzeko eta adin guztientzat naturala, atsegina eta eskuragarria izango den espazioak sortzeko. Horregatik, aurten hori bilatzen duten hiru ekintza prestatu ditugu: euskara partekatu, praktikatu eta bizitzea ", adierazi du Focesek.

Lehenengo jarduera Kafealdia izango da Udaletxean, 10:00etatik 11:30era. Hitzordua udal langileek Euskararen Egunaren espirituarekin bat egin, kafea partekatu eta mintzapraktika modu lasaian egiteko. "Euskara gure lan-esparruetan ere egotea nahi dugu, eguneroko momentuetan, eta hori lortzeko modu gertukoa eta atsegina dela erakutsi du ekimen honek", ziurtatu du Focesek.

Bigarrenik, Udalak Gazte Mintzodromoa jarri du martxan, "aurten gazteak ere protagonista izatea nahi dugulako". Clara Campoamor Zentro zibikoan egingo da, 12:00etatik 14:00etara, Batxilergoko Beurko, Trueba eta Minas institutuetako ikasleen parte-hartzearekin. "Gazteek benetan interesatzen zaizkien gaiei buruz hitz eginez euskara praktikatzea da helburua, mintzodromo tradizionalen dinamikari jarraituz. Gainera, ezustekoren bat edo beste egongo da ", azaldu du zinegotziak. "Gure ustez, gazteen ahotsa eta presentzia funtsezkoak dira euskararen etorkizunerako", azpimarratu du.

VEAUDEVILLE ¿ ZATI TXIKI BAT LA M 'EN IKUSKIZUNA

Eta, urtero bezala, Euskararen Eguna Barakaldo Antzokian egingo den ikuskizunarekin amaituko da, 19:30ean: VeauDeVille ¿ Zati txiki bat la m 'en, Itoizi eskainia. Sarrera, beti bezala, doakoa izango da, eta gonbidapenak bihartik aurrera, azaroak 27, egongo dira eskuragarri antzokiko leihatilan. "Umoretik, arte eszenikoetatik eta topaketa komunitariotik euskaraz gozatzeko proposamen kulturala da", adierazi du.

Azken batean, hiru jarduera ezberdin, baina helburu berarekin: euskararen erabilera sustatzea eta, guztion artean, gure hizkuntzaren bizitasuna ospatzea. "Euskarak ondare bizia, partekatua eta irekia izaten jarrai dezan nahi dugu, kalean, etxean, lanean eta gazteen artean presente egon dadin", amaitu du Focesek, eta herritarrak ekintza horiekin bat egitera eta abenduaren 3a den bezala bizitzera animatu ditu: euskararentzako eta gure udalerri osoarentzako jaia.

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Abenduak 3
  • LekuaBarakaldo
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Barakaldo

Non