"Euskararen bide berriak" goiburuarekin aurkeztu du Basauriko Udalak Euskararen egunaren bueltan antolatutako ekintza sorta.
Azaroaren 27tik abenduaren 12ra bitartean, musikaz, antzerkiaz, kirolaz eta euskal kulturaz gozatzeko aukera izango dute basauriarrek.
Azaroaren 27an, ostegunez, 18:45ean 'Kirolarien psikologia' hitzaldia eskainiko dute Artunduaga frontoian Iñaki Artola pilotari profesionalak eta Iker Iriarte bere botilleroak. Sarrera librea eta doakoa da.
Azaroaren 28an, ostiralez, 17:00etan "Playback herri lehiaketa", errotzen ari den ekitaldi jendetsua izango da Basauriko Solobarria plazan. Herriko 8-12 urte bitarteko hainbat gazte-taldek euskarazko abestiak dantzatu eta playbackean abestuko dituzte.
Azaroaren 28an, 20:00etan, Artedrama antzerki konpainiak eta Axut kolektiboak 'Miñan' antzeslana taularatuko dute Social Antzokian. Goizez, euskara ikasleei zuzendutako saio itxia eskainiko dute konpainiek, aktoreen solasaldiarekin.
Azaroaren 29an, larunbatean egun osoko plana egongo da.
12:00etatik aurrera eta herriko kaleetan zehar, Basauriko Emoiok trikitilari taldea kalejiran.
12:30ean, Solobarrian, 'Txakolin eta Gazta dastaketa' gozatzeko aukera izango dute basauriarrek. 18 urtetik gorakoei zuzendutako ekintza da eta aldez aurretik izena eman beharko da euskara@basauri.eus helbide elektronikora idatziz.
21:30etatik aurrera, festa giroa sortuko du Solobarrian Oihan Vega DJak euskarazko musika saioarekin.
Azaroaren 28an, 29an eta 30ean zehar, arratsaldez, gazteei zuzendutako 'KaleQuiz' ekintza dinamikoa antolatu du Zirt Zartek. Hiru egun horietan, 18:30ean, gazte bulegoan bertan egon beharko dira parte hartu nahi duten gazteak.
Azaroaren 30ean, igandez, 'Bertso garbitzailea' ikuskizuna egongo da 12:30ean Basozelaiko Zortziko plazan. Familia osoari zuzendutako bertso-antzerki ikuskizun umoretsua da.
Abenduaren 2an, 18:30ean, Udal Musika Eskolaren emanaldia eta hitzaldi musikatuak. Alex Sardui (Gatibu / Exkixu) eta Maitane Iruiñ (Mirua) dira artista gonbidatuak. Ikuskizuna ikusteko gonbidapenak doan dira, eta Musika eskolan eta Social Antzokian jaso daitezke antzokiaren edukiera bete arte.
Euskararen egunean, "Herriko Umeak Kantari"
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean goizean herria girotzeko ekintza antolatu dute Basauriko Udalak eta herriko ikastetxeek, Danbolin Txistulari eta Kilometro Kantu elkarteek lagunduta. 'Basauriko Umeak Kantari' du izena. Ikasle gazteak, bakoitza bere auzoan, kantari aterako dira musika taldeak lagunduta.
Abenduaren 12an, ostiralez, 'Baskot Gaua' euskal jaia ospatuko da Basaurin. Bolintxu AEK-k urtez urte kudeatutako ekintza irekia da, eta ohi denez, ikasleak eta Berbalagun taldeak izango dira bertan. 19:30ean San Isidro plazan eta 20:30etatik aurrera San Jose ikastetxean jatekoa, edatekoa eta giro aparta sortuko dute euskara erdigune. Parte hartzeko baldintza bakarra da txano edo kapeta berezia jantzita ekartzea da. Aurtengo kapelaren gaia 'Korrika' da.
Basauriar guztiok zaudete gonbidatuak!
Erakundeen eremuan, talde politiko guztiek aho batez erabaki dute EUDELeko Batzorde Betearazleak onartutako Euskararen Eguneko Adierazpena onartzea eta bere egitea.
Azaroaren 27tik abenduaren 12ra "Euskaraz bizi gura dot" pankarta udaletxeko balkoian egongo da.