Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Bermeon

Bermeo 2025(e)ko Abenduak 3
  • Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 Bermeon

Aurten, Euskararen Eguna kantuarekin eta bertsoarekin jantzi dugu Bermeon, Euskalgintzaren Kontseiluaren “Pizkundea” ekitaldiarekin bat eginez eta Kabidxe gune sozialarekin elkarlanean. Helburua argia da: euskararen erabilera bultzatzea, euskara
eta euskal kultura ospatzea eta euskaldunok aktibatzea.

EGITARAUA
Azaroaren 29an
* 13:00 – Josepa Kale Kale musika taldea, Lameratik eta Portuzarrean zehar.
* 19:30 – Bertso-triki poteoa: Iker Uriarte eta Koldo Gezuraga bertsolariak, eta Arrekatxutxa triki-pandero taldea, Goiko Plazatik abiatuta.

Abenduaren 3an
* 18:00 – 'Pizkunde berri baten abiapuntua Bermeon' ekitaldia, Goiko Plazan (eguraldi txarra bada, Santa Mariako elizpean).
Ondoren: izentazioa Kabidxen – txokolatea eta pintxoak!
Ekitaldian honakoek parte hartuko dute: bertsolaritza lantzen dabiltzan LHko eta DBHko ikasleak, Kanta Kanta Loruek, Arrekatxutxak eta Josepa Kale Kalek. Euskara sustatzen diharduten Eskueran egitasmoko taldeak eta kirol elkarteak ere gonbidatuta daude.

Abenduaren 4an

* 19:00 – 'Akelarre: marearen kontra' dokumentala, Nestor Basterretxea aretoan. Erdu! Kantu kantari eta bertsoz bertso, piztu dezagun euskararen sua Bermeon!

bermeo.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Abenduak 3
  • LekuaBermeo
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bermeo

Non