"Bertso jasa, bat-bateko jolasa" haurrentzako emanaldia
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ume eta gaztetxoek BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, 18:00etan kultur etxean.
Aroa Arrizubieta eta Peru Abarrategi bertsolariak ariko dira bertan, eta gai-jartzaile lanetan jarriko dituzte ikus-entzuleak.
Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso saioak publiko helduentzako sortuak dira. Bertsolariak jende helduari kantatzen dio, horregatik, erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago.
Publikoaren parte hartzea behar beharrezkoa izango da. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan.
Bi bertsolarik hartuko dute parte saio hauetan, eta haien zeregina saio egituratu baten bidez haurren interesa piztu eta saio dinamiko bat egitea da. Haurren zeregina, berriz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak elikatzea. Emaitza oso ona eman duten saio hauek, orain, antolatzaile guztien esku dituzue.