Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Aurten Euskal Jaien egitarauak berak eman dio gure hizkuntzari ikusgarritasuna, baina halako egunak aitortza eta ekintza ere merezi duenez, ekimen polita izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean: Euskararen kriseilua eta herriko ikastetxeetako ikasleen kantaldia. Euskararen sua familian bizirik mantentzeko egitasmoa da lehena.
Aurten, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek eta haien familiek hartu dute parte, eta haiei eskerrak emateko parada izango da lehen zatian. Alabaina, jantzi dotorea izango du; izan ere, Et Incarnatus orkestrak musikatuko du, eta Petti eta Lorea Zulaika bakarlarien zein Stoldak taldekoen doinuek osatuko dute. Kantaldian, hain zuzen, haiek hartuko dute parte, eta baita herriko Lehen Hezkuntzako ikasleek. Kantuak lantzen aritu dira, eta ikasitakoa oholtza gainean erakutsiko dute musikari apart horien laguntzarekin. Ezusteko kantarik ere izango da!
Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da. Haur zein guraso gonbidatuta daude, kantatzera, dantzatzera, eta, azken batean, euskaraz eta euskararekin gozatzera.
Partaideak: