"GENITALEN BIDEZKO INFEKZIOETATIK HARATAGO"

Bilbao 2025(e)ko Abenduak 3
  • "GENITALEN BIDEZKO INFEKZIOETATIK HARATAGO"

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), genital bidezko infekzioen (GBI) inguruan abiatutako komunikazio kanpainaren baitan, tailer bat antolatu du datorren abenduaren 3an, Bilboko La Perrera eraikinean, arratsaldeko 18:00ean. 

EGK-k beharrezko ikusi du GBI-ei buruzko tailerra eskaintzea infekzio desberdinak, sintomak, guregan eragin ditzaketen kalteak, prebenitzeko moduak... jorratzeko eta ezagutarazteko; izan ere, genital bidez transmititzen diren infekzioak saihesteko, horiek ezagutzea eta kontuan hartzea garrantzitsua da. Horregatik, tarte bat eskaini nahi zaio infekzioen inguruan informatzeari. Bestalde, jakina da genitalak zerbait konplexuago baten parte direla: neska zein mutilen erotikarena. Horrek gizaki moduan bilatzen dugunaz hitz egiten digu: beste batekin elkar gustatzea, maitatua sentitzea, seduzitzea, konpartitzea, gustura egotea... Hori guztia kontuan hartuz, erakargarritasunaren, ligatzearen eta laztanen inguruan pentsatuko da ere Libe Osa erizainaren eta sexologoaren eskutik.

Eman izena hemen: https://bit.ly/gbiharatago

Webgunean topatu ahal izango duzue xehetasun gehiago. 

egk.eus

Laburrean

Non