Jon Plazaola: "AA Aita"

Bilbao 2025(e)ko Abenduak 4
  • Jon Plazaola: "AA Aita"

Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, apur bat gora etorrita eta aitatasun "alta"-n jarraitzen duela probestuz AA Aita sortu du orain Euskal Herriko ikusleen gozemenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen

Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi du Plazaolak (bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko ere, eta noski, gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere. Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik ariko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez, benetan. Parre egiteko.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Abenduak 4
  • Ordutegia20:00
  • LekuaCampos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa17 / 20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Campos Elíseos Antzokia, Bilbao

Non