"Gabriel Aresti Mug(H)arri" (Estreinaldia)

Bilbao 2025(e)ko Abenduak 4
  • "Gabriel Aresti Mug(H)arri" (Estreinaldia)

Joxan Goikoetxearen eskutik, Gabriel Aresti Mug(H)arri, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak sustatutako sorkuntza eszenikoa, poeta bilbotarraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.

Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatuko digu Goikoetxeak lan honekin. Soinuzko sorkuntzaren eta hitz poetikoen arteko elkarrizketa garaikidearen bitartez, Gabrielen pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko gonbita.

  • Joxan Goikoetxea: ideia, gidoia, zuzendaritza eta musika
  • Beñat Egiarte: ahotsa
  • Amaia Azkue: ahotsa
  • Xabier de Felipe: biola
  • Xabi Paya: errezitatuak 

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Abenduak 4
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda BBK Aretoa, Bilbao

Non