Bilbao Gabonak 2025-2026: Gabonetako Merkatua

Bilbao 2025(e)ko abenduaren 5(e)tik 2025(e)ko abenduaren 21(e)ra
  • Bilbao Gabonak 2025-2026: Gabonetako Merkatua

2025-2026ko Gabonetako egitaraua, Bilbon.

Aurtengo Gabonetan, Casilda Iturrizar parkean kokatuko da Bilboko Gabonetako Merkatua, argi- eta soinu-tunel arrakastatsuaren inguruan. Merkatuak 35 etxola ditu aurten, iaz baino 9 etxola gehiago.

Aurten, saltoki hauek izango dute tematizatutako zurezko etxoletako bat: Basalar, Princess Courts, Enara Artesanía, Kiliken, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, Kaoticat, Mendimarket Gourmet, Accesorios Oli, La Tallerteka, Vintique, Kai denda, Delitxia, Bindi Bisutería, El Gallo de Oro, Cookies & Bites, Bazar Rif, Nahiarte, Arce Bilbao, Lakarola Kintana, Fefa, Karola Kosmetika Naturala, Flores para Venus, Txikito, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Castroflor, Bella de Triana, Alimentación Iraiza Productos Delicatessen, Tu Bola de Navidad, Pabús Bijoux, Nyumbani World, Ositos con Alcohol, Andrea Nieto Jewels eta N de Noa, Ibilaldia 2026 etxolaz gain. Azaroaren 27an hasiko dira 35 etxolak muntatzen.

Gabonetako Merkatua 2025eko abenduaren 5etik 21era egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 22:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Abenduaren 22tik aurrera, egunero egongo da zabalik 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik, egun horietan 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara egongo baita zabalik. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean merkatua itxita egongo da.

Gabonetako Merkatuak jarduera osagarri iraunkorrak eta egutegi berezia izango ditu aurten, eta, horri esker, ezinbesteko geldialdia izango da Gabonetan. Casilda Iturrizar parkea pertsonaia mitologikoekin, ipurtargiekin eta galtzagorriekin bizituko da. Pertsonaia horiek Gabonetako ilusioa pizteko iritsiko dira, Baso Magiko baten itxura hartuta. 

bilbao.eus

Laburrean

Non