2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.
Su txikian ipuin-kontaketa saioa Olatz Mitxelena, Yolanda Arrieta eta Irati Egurenekin.
Sinopsia:
Galderak sortzen zaizkio Udane bilobari, aitonak egiten eta esaten dituenak entzunda: aitonak landatu eta zaindutako basoa aitonarena ote da?, basoari kendu edo eman, zer egiten dio aitonak gehiago?, zuhaitzak mantso-mantso haziko badira, ikusiko ote du aitonak bere basorik? Hausnartzeko liburua da "Su txikian": denboraz, basoaz, galdutako bizimoduez, aldatzen diren ikuspegiez. Galduko dira okilak, galduko dira su txikia eta basoari begiratzeko modua; galderarik ez zaigu ahituko, ordea: kaxk-kaxk egingo dio okilak irakurlearen buruari.