Durangoko Azoka 2025: "bostOK!": Jone Bengoa, Ander Malbadi, Esti Curiel, Manex Astigarraga, eta Asier Galartza (Lazkao)

Durango 2025(e)ko Abenduak 6
  • Durangoko Azoka 2025: "bostOK!": Jone Bengoa, Ander Malbadi, Esti Curiel, Manex Astigarraga, eta Asier Galartza (Lazkao)

2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.

Badira ikuslea pertsona hobe eta jantziago bat bilakatzen duten kultur ikuskizunak, zeinetan gogoeta sakon baten poderioz, bertaratzen den jendearen arimak gailentasun goren bat erdiesten duen. Nabarmen, bostOK! ez da horren adibide. Aitzitik, oso litekeena da emanaldiaren ondoren ikusleak lehen baino lotsagabeago irtetea. Eta umoretsuago ere bai (umoreak euskaraz ez darama “h”-rik); -lezio hau doakoa da-. Izan ere, horixe da bostOK!. Bost umoregilek Ondutako Klima. Bueno, eta bost izatea eta “OK” izenburuan eramateak bibra ona eman zezakeela ere pentsatu genuen. Egia esan ez dakigu zergatik aukeratu genuen eta ez zaigu azalpen onik okurritzen. Beste gauza batzuk azal ditzakegu ordea. Hala nola, Estik M letrari dion gorrotoa, Manexen Adidaseko harpidetza, Asierrek armagintzarekin duen lotura, Mariak duen tipula klase propioa edota Malbadiren tokarako grina.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Abenduak 6
  • Ordutegia17:30 - 18:00
  • LekuaSan Agustin Kultur Gunea
    San Agustinalde, 12
    Durango
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda San Agustin Kultur Gunea, Durango

Non