Durangoko Azoka 2025: "Destiny driver"

Durango 2025(e)ko Abenduak 6
  • Durangoko Azoka 2025: "Destiny driver"

2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.

Ugaitz Alegria eta Getari Etxegaraik bi pertsonen arteko zita batera garamatzate. XXII. mendean gaude. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du. Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina zein prezioan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLamapatxa antzerki tadea
  • Data 2025(e)ko Abenduak 6
  • Ordutegia11:00 - 11:30
  • LekuaSan Agustin Kultur Gunea
    San Agustinalde, 12
    Durango
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda San Agustin Kultur Gunea, Durango

Non