Durangoko Azoka 2025: "Buruzagien batzarra"

Durango 2025(e)ko Abenduak 7
  • Durangoko Azoka 2025: "Buruzagien batzarra"

2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.

Sinopsia: 

Kristo ondorengo 50. urtean gaude. Ala agian 223an... Litekeena da 1.350 izatea. Edo 1.780? Edozelan ere, antzinako denbora ez-zehatz batean gaude. Antzinako garai nahasi hauetan, erreinuek ondoko erreinuaren kontra egiten dute. Herriek ondoko herriaren kontra. Herri denek? Ez! Ondo ezagutzen dugun mendi arteko eskualde batean, Durangoko merindadean, gauzak beste modu batean egin daitezkeelako itxaropenarekin elkartuko dira gaur bertako ordezkariak. Eta ez da erronka makala izango... Azokak 60 urte betetzen ditueneko honetan, Durangoko Karrika Antzerki taldeak Gerediaga elkartea eta Azoka beraren jatorriari egiten dion omenaldi xelebrea da “Buruzagien batzarra”. Fantasia hutsa izango DA!


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKarrika antzerki taldea
  • Data 2025(e)ko Abenduak 7
  • Ordutegia11:30 + 13:00
  • LekuaSan Agustin Kultur Gunea
    San Agustinalde, 12
    Durango
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda San Agustin Kultur Gunea, Durango

Non