HAZIARABA 2025: "Ehuna"

Agurain 2025(e)ko Abenduak 7
  • HAZIARABA 2025: "Ehuna"

Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan.

Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.

Haritik tira ezkero, kolorez kolore bidaiatzen duen gure iruditegi amaigabean sartuko zara. Ideiak lotu eta ezusteko atseginez jantziko zaitugu. Jakin-minez josirik, jolas gosez eta hartu-eman etengabe batean sortzen da EHUNA.

FITXA TEKNIKOA

  • Dantzariak – sortzaileak: Jone Amezaga, Miren Lizeaga
  • Dramaturgia: Rosa A. García
  • Eszenaratzea: KunArte
  • Musika: Francoise Couture
  • Argiztapena: Iluminación Kandela
  • Jantziak: Maialen Miranda
  • Babesa eta ekoizpena: Teatro Paraíso, Dantzaz Konpainia
  • Kolaboratzailea: Cristóbal Balenciaga Museoa

 

 

Laburrean

  • Mota Dantza (haurrentzat)
  • KonpainiaTxintxirrin Dantza
  • Data 2025(e)ko Abenduak 7
  • Ordutegia18:00
  • LekuaHarresi Aretoa
    Zapatari kalea, 15
    Agurain
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Harresi Aretoa, Agurain

Non