2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.
Gaxuxa eta karramarro magikoa ipuin-kontaketa saioa Alvaro Beñaran eta Mari Seararekin.
Sinopsia:
"Gaxuxa eta karramarro magikoa" haurren beldurrei buruzko beste ipuin bat da.
"Gaxuxaren klarion magikoa" ipuinaren moduan, 2-6 urteko bitarteko haurrei zuzendua dago. Ipuinak, adin horietan –pentsamendu magikoaren garaian, hain zuzen– oso tresna egokiak dira errealitatearen erronkei aurre egiteko. Istorio labur honetan, haurren bizitzan sortzen diren beldurrei aurre egiteko aukerarik badagoela adierazten da.