2025eko Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.
Joxe Azurmendiri aitortza ekitaldia
Ikuskizuna:
Joxe Azurmendi pentsalari, idazle eta euskaltzaleari aitortza egiteko ekitaldia izango da, Jakineko eta Gerediagako kideen eskutik. Berari eskainitako Jakin aldizkariaren azken zenbakia izango du abiapuntu, Jakin 269-270. Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi. Horrekin batera, Miren Narbaizak musikaz eta Ainara Lasak irudiz jantzita, Azurmendiren Manifestu atzeratua errezitatuko dute hainbat poetak: Iñigo Astiz, Leire Bilbao, Oihane Zuberoa Garmendia, Josu Landa, Maialen Lujanbio, Iñigo Satrustegi eta Leire Vargas.