Nosferatu 2025: "Dans ma peau"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Abenduak 10
  • Nosferatu 2025: "Dans ma peau"

2025eko Nosferatu: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak zikloaren barne.

Esther neska arrakastatsua da, bere bizitzarekin pozik dirudiena. Egun batean, zauri bat aurkituko du bere hankan, eta liluratuta utziko du horrek. Pixkanaka, bere haragiaren zaporeagatik erakarpen jasanezina garatzen du. Hala, automutilazio eta plazer kanibalaren erresuma ezezagunean murgiltzen da gero eta sakonago. Sei film laburren ondoren, Marina de Van aktore eta zuzendari frantziarrak bere aurreneko film luze hau estreinatu du: body horror asaldagarria.

Fitxa teknikoa:

  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Marina de Van.
  • Ekoizpena: Laurence Farenc / Lazennec, Canal +, CNC, Natexis Banques Populaires Images 2.
  • Gidoia: Marina de Van.
  • Argazkia: Pierre Barougier.
  • Muntaketa: Mike Fromentin.
  • Aktoreak: Marina de Van, Laurent Lucas, Léa Drucker, Thibault de Montalembert, Dominique Reymond, Bernard Alane.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaFrantsesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non