Ipuin-kontaketa: "Ezberdin bezain eder"

Ordizia 2025(e)ko Abenduak 10
  • Ipuin-kontaketa: "Ezberdin bezain eder"

3-10 urte bitarteko umeentzako ipuin musikatua

NAITA Produkzioak Nerea Ariznabarreta Izcueren eskutik jaio da 2017an. Berau, bi urtez antzerki fisiko eta sorkuntza kolektiboko graduondoko ikasketak egin ostean Londres eta Berlin artean LISPA eskolan (London International School of Performing Arts). Bultzada honetatik eta ikerketa, esperimentazio eta nahi bateratua duten taldeak batzetik jaio da.

Musikaria, Mariano Hurtado Bravo da. Bere ibilbide musikala autoikaskuntzarekin hasi eta Musikeneko (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) lizentziaturarekin jarraitzen du.

Sinopsia

Ezberdina izatea. Horixe da kontaketa honetan darabilgun gaia. Anitz eta ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbildu. 

Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, hiru zintzarridun ahuntz eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira gure protagonistetako batzuk, eta... Zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela, emozioak ernetu, ertzak bigundu, begirada zabaldu eta aniztasuna laguntzat hartzen lagunduko gaituena.

 

ordizia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia17:30
  • LekuaBarrena Kultur Etxea
    Nikolas Lekuona, z/g
    Ordizia
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Barrena Kultur Etxea, Ordizia

Non