Esanezin
Altzagako Esanezin taldeak bere lan berria kaleratu du, Hormetan Idazten, 2025eko udan Mecca estudioan grabatua. Bederatzi kantuk osatzen dute diskoa, eta Sara Zozaya zein Idoiarekin egindako lankidetzak biltzen ditu. Pop alternatiboaren eta indiearen eraginak uztartzen ditu, lirika barnerakoi batez lagunduta.
Uxue Kerejeta
Uxue Kerejeta artista gipuzkoarrak Amaiera izeneko diskoa kaleratu du. Lanak euskarazko bederatzi kantu biltzen ditu, norberaren barne-munduan, identitatean eta emozioetan barrena; Esanezin eta Idoiarekin egindako lankidetzak barne. Gitarra, baxua, teklatuak eta bateria bezalako tresna ugari erabili dira, Gaztain Estudioak estudioan grabatuak, Eñaut Gaztañaga teknikariaren eskutik.